2011/12/19

LIBURU BERRIAK

Azken egun hauetan liburu berriak ailegatu dira liburutegira:

       * Nobio bat nire amarentzat. Castillo Suarez. 
         ISBN 979-84-9783976-1 . Elkar 

         Sinopsia:
         Jagoba botika baten gainean bizi da, amarekin. Botikaria baitu ama. Baina amak arazo bat du, Jagobaren iritzian: ez dauka nobiorik. Hortaz, amarentzako nobio bila hasiko da han-hemen, hainbat aukera neurtuz: bere lagun Edortaren aita? Igerilekuko soroslea? Botiken garraiolaria? Azkenean iragarki bat ipiniko du Internet-en, eta hortik aurrera etorriko dira ustekabekoak.

       * Klima gogorretako animaliak. 
         ISBN 878-84-9843-303-6. Ttartalo
  
         Sinopsia:
         Izozt-hormako eremu izoztuetan bizi dira, basamortuetako hondar beroetan, mendietako gailur garaietan eta ozeano zabalean KLIMA GOGORRETAKO ANIMALIAK.
        
       * Rita erraldoia. Mikel Valverde.
         ISBN 978-84-8783-873-0. Elkar

         Sinopsia:
         Ritak altuagoa izan nahi du. Gelako txikiena da eta kokoteraino dago. Gainera, aldizkari horietako batean irakurri du emakume altuak baino ez direla iristen arraskastaren gailurrera.


        * Josetxo hargina. Mikel Murua
           ISBN 978-84-8783-877-8

           Sinopsia:
          Behin batean, bazen gizon indartsu bat hargina zena lanbidez. Josetxo izena zuen, eta herrian denek miresten zuten, oso indartsua zelako.
      



No hay comentarios:

Publicar un comentario